lunes, 16 de septiembre de 2019

Zentsura zilegi ote da?

Aurtengo Bilboko jaietan udaletxeak kantari bat zentsuratu omen zuen, Tangana izenekoa, sinadura-bilketa bat zela eta. Kantari horrek gero bi kontzertu egin zituen, Bilboko beste toki batean, musutruk, eta kontzertuak jende lepoz egon ziren. Eman zure iritzia gai horren gainean.




martes, 25 de octubre de 2016

Nafarroa Oinez.2008/09

Egon al zara inoiz Nafarroa Oinezen? Gustatzen al zaizkizu festa mota hauek? Konta ezazu ea egon zaren gisa honetako festetan, edo antzekoetan, zer egin duzun eta zer den gauzarik interesgarriena eta deigarriena.



martes, 11 de octubre de 2016

Sineskeriak eta ohiturak.2008/09.

Euskal tradizioan, baziren sineskeria anitz. Esaterako, testuan dioen bezala, asteazkenean eta ostiralean jaiotzen ziren haurrak zorigaiztokoak izango ziren bizitza osorako. Zertan sinisten duzu zuk? Segitzen dituzu horrelako siniskeriak edo ohiturak Urte Zahar egunean edo Donibane egunean? Zein motatako siniskeriak dituzu? Zer iritzi duzu telebistako aztien gainean? Eta horoskopoari buruz, zer uste duzu? Badakizu zer den Kubako santerismoa?

20 lerroko idazlan bat egin behar duzu, sineskeriei buruzkoa.

miércoles, 28 de septiembre de 2016

2008/2009. A eredua. A aukera. Zentsura

 "Zentsura hitza entzuten dugunean ideia bat datorkigu burura: zenbait herrialdetan gobernuak ez dio jendeari bere iritziak adierazten uzten eta, horretaz gain komunikabideetan informazioa manipulatu egiten da, errealitatea desitxuraturik aurkeztuz."
" Honelako jarrerak ikusirik, oso erraza da edonolako zentsura txarra dela pentsatzea. Argi dago, ordea, zenbait kasutan kontrola beharrezkoa dela eta, aldi berean, ukaezina da zentsuratzaileek gizartean kontrolpean egon behar dutela, eta ez alderantziz".

20  lerroko idazlan bat idatzi behar duzu zentsurari buruz. Uste duzu zentsura justifika daitekeela? Noiz? Non? Zertarako? Zergatik da hain zaila erabaki bat hartzea umeentzako programetan agertzen diren biolentzia eszenei buruz?